Albisteak

 

Urtero-urtero,  azaroan HONDAKINAK PREBENITZEKO EUROPAR ASTEA ospatzen da, aurton hain zuzen ere, azaroaren 18tik 25ra. Aste hori ospatzeko, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko EKOGUNE sailetik ondoren azaltzen den ekimena antolatu du Mankomunitateko ikastetxeetan gauzatzeko:

“ITXASO ETA EZKUTUKO IRLA” deritzon ANTZERKI EMANALDIA

Lemoizko umeak azaroaren 21ean izango dute aukera emanaldi honetaz gozatzeko.

  • GAIA: Ingurumena eta hondakinak.
  • NORI ZUZENDUA: Lehen Hezkuntza
  • IRAUPENA: ordu bete bat inguru.
  • LABURPENA, IPUIN KONTAKETA ANTZEZTUA: Itxaso, herri arrantzale batean bizi da eta itsasoak zeharkatzeko nahia dauka. Oso gustuko ditu animaliak eta heldua izatean albaitaria izan nahi du. Iristen da bere nahia gauzatzeko eguna eta itsasoak zeharkatzeari ekiten dio. Sekulako abentura honetan marrazoa, izurdea eta balea aurkituko ditu, baina ez hori bakarrik, ezkutuko irla batekin egingo du topo. Bertan, gauza triste eta misteriotsua gertatzen da: Albatros kumeak gaixotu egiten dira. Itxasok gaixoturiko albatrosen enigma bitxia argituko du.
  • JARDUERA PEDAGOGIKOA: Abentura bidaia baten bidez, parte hartzaileek, kontsumitzeko ditugun ohiturek naturan eragiten dituzten ondorioak ezagutuko dituzte. Bereziki plastiko kontsumoarekin eta plastikozko irlekin egingo dugu lan. Plastikoak elikatzen du? Ipuin kontaketaren ondoren erakusketatik buelta bat eskainiko diegu eta proiektaturiko irudi, lamina eta bertara eramango ditugun objektuekin honako kontzeptu hauek landuko ditugu:
    • Jasangarritasuna.
    • Munduan dauden plastikozko irlen mapak.
    • Itsasoko hondoa (plastikoak eta animalien irudiak).
    • Gomendioak: Berziklatu eta garbitu, berrerabili, gutxiago kontsumitu.
    • Kontzeptu hauen aplikagarritasuna askarian eta jostailuen erabileran.

NON eta NOIZ:

  • Azaroak 20: Plentzia, L.H.I. Herri Ikastetxea
  • Azaroak 21: Berango, Merana Eskola
  • Azaroak 22: Urduliz, Elortza Eskola
  • Azaroak 23:Lemoiz, Lemoiz Herri Eskola
  • Azaroak 24: Sopela, Ander Deuna Ikastola
  • Azaroak 27: Gorliz, Gorlizko Ikastetxea