Albisteak

 

Lemoizko Udaletxeak Uribe Kostako Behargintzaren bitartez, abian jarriko dau Enplegua sustatzeko toki ekintzak izeneko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren programa.

Uribe Kostako eskualde osoan 30 pertsona kontratatuko dira. Horietatik, 22 herri-lanetako peoiak izango dira, 2 lorezain talde-buruak eta 6 langile administrariak. Kontratu guztiek hiru hilabeteko iraupena izango dute eta lanaldi osokoak izango dira (2017ko abendutik 2018ko martxora arte). Hain zuzen, Lemoizen erroldatutako pertsona 1 kontratatuko da.

Ekintza hau eskualdean diren langabetuei zuzenduta dago, eta hautaketa Lanbide Euskal Enplegu zerbitzuaren zuzendariak 2017ko uztailaren 27an emandako Ebazpenean ezartzen diren irizpideen arabera eta eskaintza berarenaren arabera egingo da parekatze bidez, eta difusioz www.lanbide.euskadi.eus web-orrian. Hautagaiek, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta egon beharko dute, alta egoeran eta langabezian.

Horretarako Lanbiden eskatutako lanbipostuen artean derrigorrez agertu beharko da: Herri lanetako peoia, Lorezaina (taldeko burua) edo Enplegatu administraria oro har, norberak aukeratzen duen lanbidearen arabera.

Lanbideko Curriculumean aldaketarik egin behar izanez gero, oraingo honetan, NORBERARI DAGOKION LANBIDEKO BULEGOAN BAKARRIK egin ahal izango da. Gorliz, Lemoiz eta Plentziako herritarrek MUNGIAKO BULEGORA joan beharko dute. Barrika, Berango, Sopela eta Urdulizkoek ostera, GETXOKO BULEGORA joan beharko dute.

Deialdi beraren beharrizanak direla eta, edozein aldaketa egiteko azken eguna azaroaren 22a izango da. Egun horretatik aurrera Lanbideren zerbitzu orokorrek abian jarriko dute hautaketa prozesua.