Albisteak

 
Guraso agurgarriok:

Bueltan da Euskaraz Olgetan! Larunbatean (irailak 9) jarriko da martxan berriz Lemoizen 17:30-19:30 Armintzan (Kultur Etxean) eta euria bada Armintzako pilotalekuan. Beraz, erreserbatu iraileko larunbatak zuon agendetan. Lemoizko Udalak urteak daramatza familientzako euskarazko jarduerak antolatzen, familia barruan euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Horietako bat Euskaraz Olgetan da, Lemoizen urtetan antolatu izan dugun egitasmoa.

Euskeraz Olgetan egitasmoa orain dela urte batzuk sortu zuen, jolasa oinarritzat hartuta familiartean euskararen erabilera eta transmisioa sustatzeko asmoz.

Hona hemen egutegia:

Egutegia ikusi (PDF 1,09MB)