Albisteak

 

Etxean dituzun poltsa konpostagarriak amaitu bazaizkizu, edo gehiago behar izanez gero, gehiago lor ditzakezu DOAINIK.

Hurbil zaitez udaletxetik astelehenetik ostiralera, goizeko 8:00tatik 15:00tara  edo eta eska itzazu Kultur Etxean.

Gogoratu poltsok konpostagarriak direla eta denborarekin biodegradatzen direla. Horregatik, baliteke etxean dituzun poltsek  dagoeneko balio ez izana. Hala bada, etorri zaitez berriak hartzera.

Etxeko hondakinak egoki eta ondo bereiztea, birziklapen eta konpostaiaren prozesuaren barnean, lehenengo eta ezinbesteko urratsa da; gure esku dago, eta oso erraza da; ohitura onak hartzea baino ez da lortu behar.