Albisteak

 

Bueltan da Euskaraz Olgetan! Maiatzaren 29an jarriko da martxan Lemoizen. Lemoizko Udalak urteak daramatza familientzako euskarazko jarduerak antolatzen, familia barruan euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Horietako bat Euskeraz Olgetan da, Lemoizen urtetan antolatu izan dugun egitasmoa.

Euskeraz Olgetan egitasmoa jolasa oinarritzat hartuta familiartean euskararen erabilera eta transmisioa sustatzeko asmoz sortu zen.
Lemoizen ekainean eta irailean egongo da martxan. Ekainean astelehenetan 17:00-19:00 Urizarreko eskolako kanpoaldean eta euria bada pilotalekuan, eta irailean larunbatetan 17:30-19:30 Armintzan eta euria bada Armintzako pilotalekuan.

Anima zaitezte parte hartzera!

 Kartela ikusi (PDF 5,97MB)