Albisteak

 

Lemoizko haur eta gaztetxoen aisialdi denboran eta esparru ez-formalean euskararen erabilera handitzeko asmoz, Udalak aurten ere euskarazko udalekuak antolatu ditu.

Ekainaren 26tik uztailaren 14ra bitartean garatuko dira, goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:00ak arte Lemoizeko eskolako kanpoko inguruneetan (Urizar auzoa) eta euria egiten badu Urizarreko gelan edo frontoian. Askotariko ekintzak egingo dituzte gure haurrek: sukaldaritza tailerrak, margolaritza tailerrak… eta aurten, irteerak ere egingo dituzte.

Izena emateko epea maiatzaren 2tik 12ra bitartean egongo da zabalik; beraz, eman izena Lemoizko euskarazko udalekuetan Armintzako Kultur Etxean!

Kartela ikusi (PDF 420KB)

 Baldintzak kontsultatu (PDF 208KB)