Albisteak

 

EHUk Ipar-sartaldeko euskalkiaren berri ematen duen liburua argitaratu du. Gure eskualdeko berbak aztertzea izan da helburua. Ipar-sartaldeko euskalkia Uribe Kosta, Mungialdea eta Txorierri inguruko euskarek osatzen dute. EHUko irakasle diren Koldo Zuazok eta Urtzi Goitik egindako lana da eta gure eskualdeko euskararen ezaugarrien berri ematen du. Gure euskalkiari buruzko gramatika atala, hiztegi labur bat eta hainbat datu eta ondorio ageri dira liburu honetan, bai teorikoki, bai mapen eta argazkien bidez ere adierazten direnak.

Liburu hau, EHUko unibertsitateak argitaratu eta Uribe Kostako Mankomunitateko herriek diruz lagundu dute, besteak beste, Lemizko Udalak.

Lemoizko Udaletik liburu hau bidaltzen dizuegu, baliagarri izango zaizuelakoan. Mailegutzan har dezakezue Armintzako Kultur Etxearen  liburutegian, baita Udaletxean ere, non bi ale gehiago dauden.

Un saludo,
Unai Andraka
Lemoizko Alkatea