Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Auzotar horiek,

Lemoizko Udalak, gutun honen bidez, aditzera eman nahi dizue Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Ekogune Sailak kanpaina bat antolatu duela BIRZIKLAPENA eta HONDAKINEN BEREIZKETA ZUZEN egin dadin. Kanpainaren izena “Birziklatu gehiago, Gastatu gutxiago” da.

Kanpaina berri honen bidez, herritarrei ohartarazi nahi zaie birziklapenak ingurumen-onurak eta onura ekonomikoak dakartzala.

Birziklapenari esker, errausketa-plantara eramaten den hondakin-bolumena urritzeaz gain, material berriak lortzen dira produktu berriak fabrikatzeko. Horrela, lehengaiak eta energia aurrezteaz batera, aire, ur eta lurraren kutsadura gutxitzen da.

Gainera, hondakinak jatorrian bereizte eta birziklatzeak aurrezpen ekonomikoa dakarkie Lemoizko Udalari eta, beraz, lemoiztar orori.

Informazio hori baliagarri gerta daiteke denok lagundu dezagun. Horren esperoan gaude.

Lemoizen, 2017ko otsailaren 13an
ALKATEA