Albisteak

 

Lemoizko Udala Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra (HAPO) idazten hasi da, eta aurretiazko lanen barruan sartu da herritarrek udalerriko ekipamendu eta azpiegiturei buruz duten iritzia eta balorazioa ezagutzeko proposamena.

Horretarako, idazketa taldeak, Bizilan buru dela, inkesta bat egingo dio udalerriko auzotarren lagin adierazgarri bati. Inkesta lanak 2016ko azaroaren 21ean hasiko dira.

Ildo horretan, laster, elkarrizketatzaile baten bisita jasoko duzu etxean edo, bestela, telefonoz deituko dizute. Eta horregatik, bada, Udalak laguntza eskatzen dizu, zure iritziek udalerria hobetzen lagunduko dute eta.

 Bandoa jaitsi (PDF 10KB)