Albisteak

 

LEMOIZko Udalak eta Jai eta txosna batzordeok berriro adierazi nahi dugu emakumeek jasatzen duten indarkeriaren kontra gaudela.

Jaietan ere, egoera oso larriak gertatzen dira: bortxaketa saiakerak, abusuzko egoerak sexu harremanetan, eraso fisikoak. Baina badaude ere, oharkabean pasatzen zaizkigun egoerak, jaiekin guztiz normalizatzen ditugunak baina emakumeen askatasuna urratzen dutena: ahozko gehiegikeriak (komentario sexista, desbalorizatzaile,intimidatzaile), gehiegikeria fisikoak  (ukituak, bestearen espazioaren urratzea ligatzerako orduan...).

Jaiak modu positiboan bizitzeko, sexu eraso eta jarrera matxistarik gabeko festak nahi baditugu, guztion erantzunkizuna da. Gertaera txikienen aurrean erantzuten badugu, muturrekoagoak diren egoerak prebenitzen lagunduko dugu. Beraz, jaietan sexu eraso edo jarrera matxistarik ikusiz gero, ez begiratu beste aldera eta aurre egin. Adierazi zure BELDUR BARIK JARRERA!

Eraso sexistak/sexualak ekiditzeko

  • Herriko jaiak BELDUR BARIK GUNEA bihurtu
  • Ez ezazu jarrera matxistak onartu, erasotzailaren kontra altxatu.
  • MUTILAK! Gogoratu zuon erantzuna funtsezkoa dela, ez utzi alde batera, erasoen konplizea izateari utzi behar zaio.

NOLA JOKATU ERASO SEXISTA/SEXUALA GERTATU BADA?

Erasotua izan den emakumearekin hitz egin
Erabakia beti da berea. Berak aukeratu eta erabaki behar du zer egin.
Baliabideetaz informatu
Eskura dituen baliabide ezberdinetaz informatu.
Udaltzaingoa:
Berango: 94.668.29.33 / 652.772.552
Gorliz: 94.677.00.00
Plentzia: 94.677.33.10
Sopela: 94.406.55.11
Ertzaintza: 112
Berdintasun Zerbitzua: Gatzarriñe, 4.- 48600 Sopela, 94.657.92.82. berdintasuna@uribekosta.org

NO es NO. No a las agresiones sexistas!!

¡NINGUNA AGRESIÓN SIN RESPUESTA!!

Neskak jaietan, BELDUR BARIK JARRERA!!! Mutil, ez izan konplize! Erakutsi zure Beldur Barik Jarrera!