Albisteak

 

Lehen Hezkuntzako ikaslea bazara eta monotoniatik ihes egin nahi baduzu, etor zaitez hiru egun zoragarri igarotzera.

MARTXOAREN 30ean eta 31n eta APIRILAREN 1ean:

Txangoak:

  • SUSTRAIAK NATURA MULTIABENTURA PARKEA
  • AÑANAKO GATZ HARANA
  • MIRANDAOLAKO BURDIN PARKEA ETA ERREIZABAL BASERRIA

Gutxi gorabeherako ordutegia*:

09:00: Taldea elkartu eta bidaia hasi
10:45: Goizeko txangoa
13:30: Bazkaria eta jolasak
16:00: Arratsaldeko txangoa
18:00: Itzulera

*Ordutegi hauek ez dira behin-betikoak. Informazio zehatza, autobusen ordutegiak eta abar Uribe Kostako Mankomunitateko bulegoan, herrietako kultur etxeetan eta Uribe Kostako webgunean (http://www.uribekosta.org/) agertuko dira.

Oharra: izena ematen dutenek HIRU TXANGOETAN parte hartu beharko dute.

Eskabide bakoitzean, nahi izanez gero, eta gehienez ere, herri berean erroldatutako hiru umek eman dezakete izena, baina horrek ez du ziurtatuko ume horiek talde berean egongo direnik. Plazak zozketa bidez esleituko dira, hortaz, hiru umeri dagokion eskabide orria aukeratzen  ez bada, orri horretako hiru haurrek ez dute parte hartuko aurtengo txangoetan.

PLAZAK ESLEITZEKO MODUA

Herri bakoitzari, biztanle-kopuruaren arabera, toki-kopuru zehatz bat dagokio. Bakoitzari dagozkion tokiak baino eskabide gehiago jasoz gero, zozketa bidez erabakiko da zeintzuk izango diren onuradunak.

Zozketan bertan itxaron-zerrendan daudenen hurrenkera ere finkatuko da.

Zozketa-eguna otsailaren 26an izango da, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatean, goizeko 10:00etan.

Zozketa aurrera doala eta hiru leku baino gutxiago geratzen badira esleituak izateko eta, hiru izeneko eskabide orria ateratzen bada, hau ez da kontuan hartuko eta horrela jardungo da zerrenda egokitu arte.

Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak onuradunei zozketako emaitzen berri emango die otsailaren 29an. Informazio hori Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko bulegoan, Uribe Kostako webgunean eta zuen herriko kultur etxeetan ere aurki ditzakezue.

Onuradunek aste beteko epea izango dute txangoen matrikularen ordainketa egiteko: otsailaren 29tik martxoaren 6ra arte. Epe horretan ordainketarik egin ez bada, onuradunak txangoetan parte hartzeko eskubideari uko egiten diola ulertuko du Euskara Zerbitzuak eta itxaron-zerrendan daudenei aukera emango die txangoetan parte hartzeko.

ZOZKETA EGIN OSTEAN AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

  • Ordainagiria
  • Umearen Osasun txartelaren kopia
  • Kasuan kasuko dokumentazioa: Langabeak, diru-sarrerak bermatzeko errentaren jasotzaileak eta familia ugariak.

Martxoaren 14ko astetik aurrera, informazio zehatza argitaratuko da lehen aipatutako tokietan.

Ohar garrantzitsua: ez da banan-banan deituko. (Informazio guztia goian aipatutako lekuetan agertuko da).

Ume bakoitzak bere bazkaria eta askaria eraman beharko du eta txango bakoitzerako arropa egokia.

Betekizunak: Lehen Hezkuntzako ikaslea izatea eta Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela edo Urdulizen erroldatuta egotea.

Matrikulazio epea: otsailaren 15etik 19ra. Emailez bidaltzen diren eskabideek zozketa-zenbakia jasoko dute. Izen-emate orria emailez bidali eta egun bateko epean ez baduzu erantzunik jaso, Euskara Zerbitzura deitu edo berriro idatzi, agian ez dutelako zuen eskaera orria jaso.

Prezioa:

Matrikula arrunta: 30,00 euro
Langabeak, diru-sarrerak bermatzeko errentaren jasotzaileak eta familia ugariak: 20,00 euro

Izena emateko: Uribe Kostako Mankomunitateko bulegoan  (Gatzarrine 4 Sopela (Larrabasterra) eta emailez (euskera2@uribekosta.org).

Informazio gehiago: 94 657 92 79
Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara

Kartela (PDF 295KB)

 Izena emateko orria (Doc 56KB)