Albisteak

 

Lemoizko Udalak, Uribe Kostako Behargintzarekin elkarlanean, abian jarriko du laster "Enplegua sustatzeko toki ekintzak” deritzon programa, Lanbide—Euskal Enplegu Zerbitzuak bultzatua.

Programa horren bidez, peoi espezializatu bat kontratatuko da, 3 hilabetez, eta epe horretan, udalerria hobetzeko hainbat lan egingo ditu.

Ekimena herriko langabeentzat pentsatuta dago, eta horiek aukeratzeko, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak 2015eko martxoaren 25ean emandako irizpideak aplikatuko dira. Beraz, interesatuek izena emanda egon beharko dute Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan. Horretarako, Lanbiden adierazitako okupazioen artean, nahitaez, herri lanetako peoi orokorra agertu beharko da. Lanbiden sartutako curriculumean zerbait aldatu behar bada, Uribe Kostako Behargintzaren bulegoetan edo Lanbideren edozein bulegotan egin ahal izango da, betiere 2016ko otsailaren 5era arte.

Alkatea
Unai Andraka Casimiro