Albisteak

 

Guraso estimaduok:

Udal honek konbidatu gura zaitue Lemoizko udalak gure herriko ostalariakaz antolatu dauan Inauteri jaira. Otsailaren 13an egingo dogu, hurrengo zapatuan. Jaia goizean hasi eta iluntzera arte iraungo dau.

Bertaratzera animetan diran guztiek gozau ahalko dabe  egingo dan diskofestaren inguruan sortuko dan inauteri giro dibertigarria, eta mozorro lehiaketan parte hartu gura dabenek jakin beharko  dabe taberna guztietatik pasau beharko dabela beren mozorroa puntuetako

Egia da Inauterietako tradizinoa orain arte ez dala gure herrian oso errotuta egon, baina Udalaren aldetik bultzada barria emon gura izan deutsogu hain jai dibertigarri eta koloretsuari. Originaltasuna eta ilusinoa dira jai honetako osagai nagusiak. Umeen parte hartzeagaz batera, bai eskatu gurako geinkizue gurasoak be animetea .

Lerro honeekaz batera joatzue datorren zapatuan Armintzako Pelotalekuan ospatuko dan inauteri jaian parte hartzeko gonbidapena. Ederto batean pasauko dogu!

Agur beroa