Albisteak

 

Abenduak 24:
17:00 Andraka
17:30 Armintza
18:30 Urizar

Mendietatik jeisteko prests dago. Gure inguruan dago berriro. Urtero bezala etorri jaku eta oraingoan bai, ahaleginak eta bi egin ditu, aldean daroazan boltsa eta zakuak Lemoizko etxeetan banatuko diren opariez betetzeko. Ahaleginak fruituak emon ditu barriro, eta gure herriko neska-mutilek barriko jasoko dabez OLENTZERO gureak ekarriko deustsetzan opariak.   

Gure herriko umeek eskatutakoari erantzuna emon gura deutsogulako, Lemoizko txikientzat prestatu dogu OLENTZEROk behar dauan harrera beroa  emoteko egitaraua.

Gure lagun maiteari berak merezidu dauan ondo etorria egingo deutsogu, abenduaren 24an bertan. Arratsaldeko bostetan hasiko gara, Andrakako Rufino Enparantzan. Handik, Armintzara abiatuko gara eta autobus geltokian izango gara (arratsaldeko bost t’erdiak aldera). Gero, sei t’erdiak aldera, OLENTZERO Urizarren egongo da, udaletxe zaharraren parean. Gure ikazginari bidean laguntzeko, ederra litzateke ume eta gurasoak gure arropa tradizionalez jantzita joatea. Gero, antzerki bat izango dugu OLENTZEROren etorria ospatzeko. 

Baina Gabonetan, ikazginaren etorrerea baino gehiago dagoelako, udalak garai honetarako aisi egitasmo zabala egin dau. Abenduaren 18an Izenaduba (Olentzeroren etxea) bisitatzeko txangoa egingo dugu. Bestalde, abenduaren 26an, Armintzako frontoian Gabonetako Parkea prestatu dugu, tailer ezberdinekin, puzgarriak eta txokolatada hurbiltzen direnentzat..
 
Mesu hau bukatzeko,  Jai Zoriontsuak eta Urte Barri Onaopatzea baino ez jaku falta.

Unai Andraka
Lemoizko Alkatea