Albisteak

 

Lemoizko Udalak Izenaduba bisitatzeko ekintzan izena emateko epea martxan jarriko du azaroaren 9an. Bisita hau abenduaren 18an egingo da, ostiralean, hain zuzen ere. Autobusa 17.20ean Armintzatik irtengo da, eta 17.30etan Urizarretik pasatuko da.

Guztira, 54 plaza eskainiko ditugu: 40 plaza 3 urtetik gorakoentzat (8 eurokoak) izango dira, eta beste 14 plazak 0-2 urtekoentzat (dohainik). Izena emateko ordena kontuan hartuko da.

Epeak honako hauek izango dira:

  • Erroldatutatuentzako izen-emate epea: azaroak 9-15 (Armintzako Kultur Etxean)
  • Ez erroldatuentzako izen-emate epea: azaroak 16-22 (Armintzako Kultur Etxean)

 Kartela ikusi (PDF 305KB)