Albisteak

 

Lemoizko Udalak ‘Neguko Udalekuak’ ekintzan izena emateko epea irekiko du azaroaren 9tik 22ra arte. ‘Neguko Udalekuak’ - 2003-2012 urteetan jaiotakoentzat zuzenduta daudenak- Armintzako Kultur Etxean abenduaren 23-28-29 eta 30an, baita urtarrilaren 4 eta 5ean ere izango dira.

Interesatuta zaudetenok, euskera2@uribekosta.org emailara jo dezakezue edo Kultur Etxera hurbil zaitezkete. Onartuen zerrenda azaroaren 25an argitaratuko da. Ordainketak, bestalde, azaroaren 25etik abenduaren 11ra arte  egingo dira.

Guztira, 30 plaza (15 izango dira 3-5 urteko umeentzat, eta beste 15ak 6-12 urtekoentzat) eskainiko dira. Lemoizen erroldutakoek lehentasuna izango dute. Eskaerak eskainitako plazak baino gehiaho izango balira, zozketa bat egingo litzateke.

Negulekuen ordutegia: 9.30etatik-14.00etara (umeak 9.00etan uzteko aukera izango da).

Prezioak honako hauek izango dira (Lehentasuna Lemoizen erroldatuak izango dute):

Erroldatuak:

  • Matrikula arrunta: 20 euro
  • Familia ugariak: 15 euro
  • Oinarrizko errenta kobratzen dutenak: 10 euro

Ez erroldatuak:

  • Ez erroldatuentzako matrikula arrunta: 40 euro
  • Ez erroldatuentzako familia ugaria: 35 euro
  • Ez erroldatuentzako oinarrizko errenta: 30 euro

 Kartela ikusi (PDF 210KB)