Albisteak

 

Herritar estimadua:

Eskutitz honen bidez jakinarazo gura deutsugu Lemoiz e-liburutegia egitasmoan sartu dala.

E-liburutegia da Euskadiko liburutegi digitala, Estadu osoan aitzindaria dan formatuan eginda dago eta Lemoizko herritarrok liburuak internet bidez maileguan eskuratzeko aukerea izango dogu.

Lemoizeko liburutegiko liburuak ez eze Euskadin egitasmo honetan dagozan liburutegi guztietako liburuak hartu ahalko dira. Eskaintza zabala izango dogu irakurteko.

Mailegu bakotxak 21 eguneko indarraldia izango dau eta bi liburu izan ahalko dira aldi berean irakurtzeko. Liburuak jeitsi edo streaming bidez kontsultau ahalko dira, une honetan eskuragarri dagozan gailu digitaletan.

E-liburutegian parte hartu gura daben lemoiztarrak Armintzako Kultur Etxera joan eta bertan bete beharko dabe  galdetegia bete eta beren datu pertsonalak emon beharko dabez. Erabiltzailea eta pasahitza emongo jake sistema informatikoan sartu ahal izateko. Txartel pertsonala be emongo jake zerbitzu honen barruan dagozan liburutegi guztietan erabilteko.

Besterik barik hartu eizu agur beroa.

Unai Andraka
Lemoizeko Alkatea