Albisteak

 

Udalerriko kaleetan, egunean egunean, txakur gorozkiak aurkitzen ditugu espaloietan, berdeguneetan eta umeentzako jolasguneetan. Hori dela eta, Lemoizko Udalak txakurdunak sentiberatu nahi ditu animalia horiek egiten dituzten gorozkiak jasotzeko beharraz.

“ONARTU, ZURE TXAKURRA EZ DA INOLA ERE ARTISTA. JASO EZAZU” kanpainaren bitartez eta auzotarren laguntzarekin, asko hobetu nahi dugu hiritartasun arazo hau.

Gainera, bai Udaletxean, bai Kultur Etxean, txakur gorozkiak jasotzeko poltsak banatuko dira, doan.

Gogoan izan Animaliak eduki eta babesteko Udal Ordenantza Arauemaileak zer dioen:

  • Animalia daukanak beharrezko neurriak hartu beharko ditu haren gorozkiak bide eta espazio publikoetan geratu ez daitezen. Agindutakoa ez betetzea arau-hauste arintzat joko da, betiere hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legearen 34.4.c) artikuluan ezarritakoaren arabera. Arau haustea dela eta, 601,01 eurorainoko isuna ezarri ahal izango da.
  • Txakurra uhalaz lotuta eraman beharko da. Txakurra arriskutsutzat jotakoa bada, leku eta espazio publikoetan muturrekoa jarrita eta 2m baino gutxiagoko uhal luzaezinaz lotuta joan beharko du txakurrak, eta adin nagusiko batek eraman beharko du.

 Bandoa ikusi (PDF 397KB)