Albisteak

Imagen 

Uribe Kostako Behargintza, Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako ekonomi garapenerako eta enplegurako departamentua izanik, aurreko urteetan bezala doako ikastaroak eskaintzen dizkizue. Oraingo honetan zuengana jotzen dugu trebakuntza arloan izan ditzakezuen beharrizanak ezagutu eta ikasturte honetan abiarazteko asmoz. Hori dela eta, interesatuta egonez gero eranskina lehenbailehen bete eta helaraztea eskatzen dizuegu.

Ikastaroetan izena emateko baldintzak hauexek dira:

  • - Interesatuek aktibotasun egoeran egon behar dute (autonomoak edo besteren konturakoak).
  • - Enpresaren egoitzak eskualdeko udalerrietariko batean egon behar du ezinbestean: Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopelana edo Urdulizen.

Eranskina helarazteko bideak hauexek izango dira:

  • • Uribe Kostako Behargintzara eramanez (Karabiazpi 1, behea kalea, Berango).
  • • Faxez: 94 676 70 24
  • • E-mailez: empresas@urkobe.net

Eskaera orria (PDF, 87 KB)