Albisteak

 
Kameratoia ikusentzunezko rallyko logoa

Egunotan esan dizuegun bezalaxe, banatu dira jada Sopelako Kurtzio Kultur Etxean KAMERATOIA ikus-entzunezko rallyaren zazpigarren edizioko sariak. Behan duzue saritutako lanen zerrenda eta ikusteko loturak. Argazkiak gure Flickr kontuan aurkituko dituzue. Hauexek izan dira saritutako lanak:

Saridunen zerrenda


  • 1. SARIA (1.500 euro)
    Egilea: EPALZAREN ALARGUNAK.
    Izenburua: III (Hiru)
    Iraupena: 6’35”
  • Sinopsia: Garazi eta Maddi urtegira joan dira lasai-lasai, arratsalde pasa. Batzuetan elkarrizketa surrealistak gidoirik gabekoak dira.

    Bideoa

  • 2. SARIA (1.200 euro)
    Egilea: JR PRODUCCIONES.
    Izenburua: Abokalipsis nau
    Iraupena: 7’38”
  • Sinopsia: Abokalipsisa heldu da! Bekatari guztiak zigortuak izango dira Jaungoikoaren esku. Zigortuak izango dira bost bokaletatik lau baztertzera.

    Bideoa

  • 3. SARIA (900 euro)
    Egilea: EZ DOK 1, EZ DOK 3.
    Izenburua: Txiri-txiri, pitxin
    Iraupena: 6’00

    Sinopsia: Gaizka antropologoa, euskal gizartean aldaketa sakonak eragin dituen aisialdirako leku baten ikerketa egiten ari da.

    Bideoa