Albisteak

 

Lemoizko udalak kirol anitzeko lehen torneoa antolatu dau. apirilaren 17 eta 18an ospatuko da Armintzako kirol gunean.

Lemoizko neska mutilentzat egin dan ekimen honen helburu nagusiak dira gaztetxoek beren aisialdia gozatu ahal izatea, eta, aldi berean, kirolaren praktikak emoten dabezan onurak azpimarratzea, besteak beste hezkuntza esparruan zein umeen gorputz eta buru osasunerako.
 
Torneoa udalerriko 4 urtetik gorako umetxoentzat pentsatuta eta antolatuta. Kirolari gazteak hainbat kiroletan lehiatuko dira: futbola, saskibaloia eta eskubaloia.

Taldeak osatzeko orduan, egun bakoitzan agertzen diren ,adin guztietako neska mutilak aukeratuko dira Talde bakotxak lau modalitateetan parte hartuko dau, eta talde guztietan jarriko da heldu arduradun bana.

Behar izanez gero, interesdun guztiei Kultur Etxean emongo jake informazino
zabalagoa.