Albisteak

 

Bazenekien gure etxeko zabor poltsaren %40, janari-hondar edo eta inausketako hondakin organikoek osatzen dutela? Bazenekien hondakin hauek oso onuragarriak direla zure lorategi edo eta orturako?

Egunero, 1,15 kilo zabor sortzen ditugu. Hauetarik, %17 baino ez ditugu birziklatzen, beira, paper, ontzi, ehun, pila eta olio bilketaren bitartez.  Baina, zer gertatzen da gainontzekoarekin? Gure hondakin asko, organikoak dira eta sukalde edo eta lorategian sortzen ditugu.

Zaborraren zati organiko honen konpostaiari esker, zikloa zarratzeaz gain, kalitate handiko konposta lor dezakegu, jarraian ortuan edo eta lorategian erabiltzeko aproposa.

Zelan? Oso errez. Gure lorategian, konpostagailua jartzeko lekutxo bat bereiztea baino ez dugu egin behar.

Bertan, konpostagailuan,  gure hondakin organiko guztiak sartuko ditugu eta aholku erraz eta xume batzuen bitartez, kalitatezko produktu bat lortuko dugu. Fruta eta barazki hondakinak jarri ditzakegu, ogi lehorra, prestatutako janari hondakinak, kafe-hondarrak edo eta arrautza eta fruitu sikuen oskolak.

Baita ere, belarra eta beste belarkarak, loreak, adarrak eta hostoak, ortuko hondakinak eta egur naturalaren inausketa edo eta zerrautsak.

Gogora ezazu! Inausketatik eta belar mozketatik datozen hondakin begetalak, ezin dira HERRI HONDAKINENTZAKO JARRITAKO UDAL EDUKIONTZIETAN LAGA EZTA ERE EUREKIN ERREKETARIK EGIN.

Hauek, Garbigunera eraman behar dira. Ondoren, kudeaketa egoki baten bitartez, konposta lortzeko erabiltzen dutelako.

Uribe Kostako Mankomunitatea, hondakinak era jasangarrian kudeatzeko asmoz, auto-konpostaia, hau da norberak bere hondakinekin bere etxeko lorategi edo ortuan konpostaia egiteko, interesa duten pertsonen bila dabil.

Beraz, Konpostatzen ikasi nahi baduzu eta zure etxeko lorategi edo ortuan konpostagailu bat eduki, bidali ezazu izen-emate orria konpostaia@uribekosta.org, helbide elektronikora.

HOJA INSCRIPCIÓN 2012.doc