Albisteak

BerrAktibatu+ programaren bidez, herritarrei bizi ohiturak aldatzen lagundu nahi diegu, Euskadi gero eta leku iraunkorragoa izateko.
Izena eman nahi duten familia edo etxeek doan egin dezakete, programaren webgunean: www.reactivate.eus.
Behin erregistratuta, plataformak galdera erraz batzuen bidez ebaluatuko du eguneroko ohituren iraunkortasuna eta, ebaluazio hori eginda, ohitura horien eragin negatiboak murrizteko ekintza txiki eta xume batzuk proposatuko dira eta honako helburuak lortzeko informazio praktikoa eskainiko da:

  • Gutxiago kutsatzea.
  • Ura eta energia aurreztea.
  • Modu iraunkorrean erostea.
  • Hondakin gutxiago sortzea.
  • Ekonomia soziala bideratzea.
  • Modu iraunkorragoan mugitzea.
  • Garapen Iraunkorrerako Helburuak lortzen laguntzea (NBE).

Eskuorria (PDF 4,27MB)